Urtero legez, 11:00etako mezaren hasi da jaia. Ondoren, 12:00 inguruan inguruan, Mendigain dantza taldeak dantza erakustaldia eskaini du frontoian Mutil gazteen abileziaz gozatu ondoren, Udalak ordainduta, luntxa izan da bertaratu ziren denentzako: pintxo bat hemen, beste bat han, noizehan behin ardoari tragoxka bat zintzurreko trabak askatzeko (eta hotza kentzeko) eta kontuak honi eta hari.
Jubilauen jana
Barikuan, herriko jubilatuek elkarteko bazkide eguna ospatuko dute. Mezaren ondoren Azkonizaga jatetxean bazkaldu dute. Bazkalostean, Damián Garate eta Angeles Gangoitia omenduko dituzte.
Bestalde, zapatuan Gaztelekuan DJen musikaz girotutako gaua dago. 19:00etatik 23:00 Sesion Remenber izango da, eta jarraian Elektro House, DJ Vicious eta DJ Koldo.