Etxebizitzetarako biribilgunearen proiektua prest izango da urtarrilean

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:47

Etorkizunean eraikiko dituzten etxebizitzetarako biribilgunearen proiektua urtarrilaren erdirako amaituta egongo da. Bideko ingeniari bat orain hiru aste hasi zen horretan, eta Udalak 10 asteko epea ezarri duenez, urte hasikeran prest behar luke. Proiektuak, biribilgunea ez ezik, etxebizitzetarako sarbideen gorabehera guztiak jasoko ditu.

Ondoren, ohiko kudeaketak etorriko dira. Lehenengo Bizkaiko Foru Aldundira bidaliko dute, eta han oniritzia ematen badiote, Udalak udalbatzarrean onartu beharko du. Modu horretara, “etxebizitzak eraikitzeko asmoan, orain arte izan dugun oztoporik handiena kenduko genuke paretik”, Juan Mari Alberdi alkatearen adierazi duenez.

Paperen zain

Proiektua osatzeaz batera, lurren jabetza osoa lortzeko beharrezko gestioak egiten ere badihardu Udalak. Horretarako notaritzatik bidaliko duten eskritura bat falta zaie. Lehenengo paper horiek erregistrotik pasatu behar dira, eta gero iritsiko dira notarioaren eskuetara: “Paper horiek eginda behar zuten, baina horrelako kontuak arrazoi bategatik edo besteagatik luzatu egiten dira azkenean. Hala ere, laster iristea espero dugu”, Alberdik esan duenez. Biribilgunea, bere sasoian erabaki zuten moduan, gasolindegira iritsi baino lehentxoago eraikiko dute, Arbizolarako sarbidean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!