Azaroan zehar hasiko dituzte konponketak auzo-bideetan

Anboto 2006ko aza. 10a, 13:42

Herriko lau auzo-bideen eta hiru baserrirako adarren konponketa lanak azaroan hasiko dituztela jakinarazi diote Anbotori Lasuen S.L. enpresako teknikariek. Hain zuzen ere, Santa Ageda, Etxebarri, Etxaburu eta Uresandirako bideak eta Peru, Goienengo eta Erdoitzako baserrietarakoak berriztatuko dituzte. Aurrekontua 60.730 eurokoa da.

Joan zen astean, udal ordezkariek eta enpresako langileek ikusketa orokorra egin zuten proiektuan dagozen bideetan zehar, eta azken xehetasunak zehazteko balio izan zieten.

Gasturik handieneko lanak Uresandi deituriko bidean egingo dituzte: urak bideratu, arekak egin eta gaizki dauden guneak asfaltatuko dituzte, besteak beste. Peru baserrirako bidea ere txarto dago eta, urak bideratzeaz gainera, garbiketa orokorra egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!