8:45ean gertatu da istripua AP-8an Iurreta parean, Donostiako noranzkoan. Sei autok istripua izan dute Iurretan, Donostiako noranzkoan. Istripuaren ondorioz bi errei zarratuta egon dira. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, auto ilara luzeak egon dira. Hala ere, dagoeneko arazoa konpondu da.