Patronala metalgintzako hitzarmena "blokeatu" guran dabilela salatu du CCOOk

A.B.

Durangaldeko metalgintzako ordezkariak Iurretako Ibarretxe kultur etxean batu ziren atzo. Sektorerako lan-hitzarmena izan dute berbagai. CCOO sindikatuak elkarretaratzea egin zuen. 

FVEMk (Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioa) metalgintza sektoreko lan-hitzarmenaren negoziazioa "blokeatu" gura duela salatu du CCOOk. Atzo egin zuten elkarretaratzea, Durangaldeko metalgintzako ordezkariek batzarra amaiturikoan.

CCOOek dioenez, "denborak aurrera egiten duen bitartean, patronala lasai dago, eta negoziaketak ez du aurrera egiten". Nabarmendu dutenez, irailaren 3an izan zuten azken batzarra sindikatuek eta FVEMk. CCOOk proposatu du urriaren 7an berriro elkartzea.

Sindikatuko ordezkariak eskualdeka batzartzen dihardute azken hilabete honetan. Sestaon eta Bilbon egin zituzten batzarrak, irailaren 21ean. Aurrera begirako ekintzak zehazten dabilela gehitu du sindikatuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!