Orozketa auzo eskola 1925ean sortu zen. Mendeurrena ospatzeko auzokide ugari batu zen domekan behinola eskola izandako eraikinean. Oroimen ekitaldian esker ona adierazteko baliatu zuten. Hartara, Amaia Irureta, Iñaki Aldekoa-Otalora, Esther Kortadi eta Agurtzane Andrinua protagonista izan ziren.
Bestalde, argazki zaharrekin egindako bideoa proiektatu eta urteurreneko plaka jarri zuten.