Auto bik elkar jo dute Iurretan

Anboto 2025ko mar. 28a, 14:48

14:15ean gertatu da istripua, N-634 errepidean, Mallabiena aldetik herrigunerako sarreran.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 14:15ean, auto bik elkar jo dute Iurretan. Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Mallabienatik herrigunerako sarreran, biribilgune batean. Ertzaintza trafikoa bideratzen dabil momentu honetan. Autoetako bidaiariak ondo daudela zehaztu du Segurtasun Sailak: “Txapa-istripua baino ez da izan. Gidariek ez dute zauririk izan”, jakinarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!