Iurretako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina berria antolatu dute

Anboto 2024ko abe. 12a, 12:35

Udalak eta Dendak Bai Durangaldeko merkataritza eta ostalaritza elkarteak sustatu dute  kanpaina, Gabonetan, Iurretan erosi eta opariak irabazi! lelopean. Abenduaren 27an, 28an eta 30ean egingo da.

Iurretako Udalak eta Dendak Bai Durangaldeko merkataritza eta ostalaritza elkarteak gabonetako kanpaina berria antolatu dute, herriko komertzioak eta ostalaritza dinamizatzeko. Gabonetan, Iurretan erosi eta opariak irabazi! lelopean burutuko da ekimena, abenduaren 27an, 28an eta 30ean.

Gabonetako erosketak herrian bertan egitea sarituko du kanpainak, eta nobedade moduan, erruleta bat jarriko dute, Bixente Kapanaga kaleko biribilgunean. Abenduaren 12tik 30era bitartean, herriko establezimenduek emandako erosketa tiketak aurkeztuta, herritarrek zuzeneko opariak lortzeko aukera izango dute. Telazko poltsak, katilu termikoak, gabonetako saskiak, aire bidezko frjigailuak, aho-garbiketarako baleak eta afariak oparituko dira, besteak beste. Gutxienez 10 euroko balioa duten erosketa tiketak aurkeztuko daitezke. Hala ere, hainbat tiket konbinatzeko aukera dute herritarrek. Halaxe azaldu dute udal arduradunek.

Gainera, erruletan parte hartzen duten guztiek zozketa berezi batean sartzeko aukera izango dute,  nahiz eta zuzeneko saririk ez lortu. Bi lagunentzako hiru afari zotz egingo dituzte, Iurretako Ikuspegi Berria jatetxean. Irabazleak urtarrilaren 2an emango dituzte jakitera ekimenaren sustatzaileek. 

Kanpaina horrekin, udalak tokiko merkataritzagaz eta ostalaritzagaz duen konpromisoa "sendotu" gura du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!