Pasaiako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute gaur Iurretan

Anboto 2024ko abe. 2a, 14:11

Iurretako Udalak, Anderebide Emakumeen Elkarteak eta Auskari Ijorretako Gazte Feministak deitu dute elkarretaratzerar, Askondon, 1800etan. Hilketaren "gaitzespenik irmoena" adierazi dute eta senide eta hurbilekoei elkartasun helarazi die.

Asteburuan Pasaian izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratze isila egingo dute gaur, 18:00etan, Iurretan. Askondo kalean elkartu eta hilketa gaitzestera deitu dute Iurretako Udalak, Anderebide Emakumeen Elkarteak eta Auskari Ijorretako Gazte Feministak.

Helarazitako oharrean azaldu dutenez, "emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa...) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina". Gaineratu dutenez, "heriotzak emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat" erakusten dute, "emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen den arazoa".

Elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!