Maiztegi herri eskolako Guraso Elkarteak bultzatuta, eskola materiala batu dute Valentziako hondamendiaren eraginez kaltetutako eskolei, eta bertako ume eta familiei laguntzeko. Boligrafoak, klarionak, margoa, txintxetak, orriak, grapagailuak, zulagailuak, artaziak, txorroskiloak.... askotariko eskola materiala batu dute.
Guraso Elkarteko ordezkariek jakin eragin dutenez Lluis Vives eskolara bidali dute batutako eskola material guztia. Langileen auzoan kokatutako eskola da, "urte askotako borroka" duen eskola, gaineratu dutenez.