Kristina Mardaras omenduko dute Best Topaketetan

Anboto 2024ko urr. 18a, 09:54

'Goiuria ikastola, auzolan miresgarri baten historia' liburuaren proiektuan lan egin zuen Mardarasek, Markel Onaindia eta Justo Artetxerekin

Bizkaiko Emakume Sortzaileen III. Topaketa urriaren 19an egingo dute, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kristina Mardarasek euskararen eta kulturaren transmisioan egindako lana aitortu gura dute omenaldiagaz.

Bizkaiko Emakume Sortzaileen III. Topaketa ospatuko dute, zapatuan, Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurten, Kristina Mardaras iurretarra omenduko dute.

Mardaras izan zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen emakumea, 1986. urtean. Bertsolaritzan aitzindaria izan zen, beste batzuei bidea zabalduz. Irakaslea izan da, eta herrigintzaren eta euskeraren aldeko ekintzailea. Omenaldiaz euskararen eta kulturaren transmisioan egindako lana aitortuko diote Bilbon, bihar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!