Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunagaz bat eginez, udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Sailak eta Anderebide elkarteak zenbait ekintza antolatu dituzte urriaren 15erako. Adierazpen instituzionala irakurriko dute Ibarretxe kultur etxean, 18:00etan. Eta, ondoren, Alcarrás filma eskainiko dute. Anderebide elkarteak gidatuta zine-foruma egingo da.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunak "landa eremuko emakumeek, emakume indigenak barne, nekazaritza- eta landa-garapena sustatzeko, elikagaien segurtasuna hobetzeko eta landa-pobrezia desagerrarazteko duten eginkizuna eta ekarpen erabakigarria” aitortu gura du; era berean, emakume horiek gizartean betetzen duten papera ikusarazi.