Dario Suffardik zinegotzi kargua utziko du Iurretako Udalean

Anboto 2024ko ira. 26a, 12:16

Dario Suffardi azken hiru urtean izan da EH Bilduko zinegotzia Iurretan. Maier Alberdik ordezkatuko du.

Azken hiru urtean Iurretako Udalean EH Bilduko zinegotzi izan ondoren, kargua utzea erabaki du Dario Suffardik. Gatxa egin zaio erabakia hartzea, azaldu duenez: "Izan ere, ondo pasatzen dut: udalarekin ekitaldiak egiten ditugunean, denon artean lankidetzan... Denekin ondo moldatzen naiz. Ezkerretik ibiliko naiz beti, hori da nire ideologia. Orain, hau puntu eta aparte bat da. Etapa bat amaitu dut, nire onena emanez".

Iurretako EH Bilduk hiru urtea hauetan egindako ekarpen "bikaina" eskertu dio Suffardiri. "Lanerako prest egon da beti, eta bere ikuskerak taldea aberastu egin du", nabarmen du koalizioak helarazitako oharrean. Iurretako Kirol Taldeko presidentea da Suffardi. Sortzen argentinarra, "baina iurretar petoa" nabarmendu dutenez. Aurrerantzean, kluba berreraikitzeko erabiliko ditu bere indarrak. "Orain herriko klubak behar nau, zuzendaritza berriarekin batera, bere garaian IKT izan zena berreraikitzeko", esplikatu du Suffardik. EH Bildutik, "animorik beroenak" eta "zorterik onena" opa diote.

Maider Alberdik ordezkartu du udaletxean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!