Sanmigeletan taxia ipiniko dute auzoetatik, doan

Anboto 2024ko irailaren 25a

Iurretako Kofradiek eskainiko dute zerbitzua asteburu honetan.

Iurretako Kofradien Batzordeak taxi zerbitzua ipiniko du, doan, herriko San Migel jaietan auzoetatik herrigunera joateko eta herrigunetik auzoetara bueltatzeko.

Irailaren 28an, 14:00etatik 03:00etara eskainiko dute zerbitzua, Kofradien Batzordetik azaldu dutenez. Gogoratu dute udalak kudeatutako Taxi Auzunea egongo dela eguerdira bitartean. Irailaren 29an,10:30etik 22:00etara eskainiko da zerbitzua. Honako telefono zenbakira deitu daiteke: 626 225 726.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!