Bilboko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute Iurretan

Aitziber Basauri 2024ko ira. 13a, 13:47

Maiatzean egindako elkarretaratzeko irudi bat.

Iurretako Udalak, Anderebide Emakumeen Elkarteak eta Auskari Ijorretako Gazte Feministak deitu dute elkarretaratzera gaur, Askondon, 19:00etan. Hilketaren "gaitzespenik irmoena" adierazi dute eta senide eta hurbilekoei elkartasun helarazi die.

Atzo goizaldean Bilboko Santutxu auzoan izandako azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratze isila egingo dute gaur, 19:00etan, Iurretan. Askondo kalean elkartu eta hilketa gaitzestera deitu dute Iurretako Udalak, Anderebide Emakumeen Elkarteak eta Auskari Ijorretako Gazte Feministak.

"Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa...) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezi", ohar batean azaldu dutenez. Era berean, gaineratu dute, heriotzak "emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat" baino ez dutela erakusten. "Izaan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da".

Herrian berdintasuna "eraginkor" egiteko erakundeek eta gizarte osoak duen erantzukizuna gogorarazi dute deitzaileek. Eta, gazteenekin sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dela nabarmendu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!