Astelehenean, azken deialdia

Aitziber Basauri 2024ko uzt. 20a, 10:30

Hogeitaka urteetan astelehenero elkartu dira Iurretan, euskal presoen eskubideen alde, baina herritik jaiotako ekimen horrek bere zikloa bete duela iritzita datorren astelehenean azken elkarretaratzea egingo dute, 19:30etik 20:00etara. 

"Hainbat dira lorpenak, baina lan handia dago egiteko, eta, horretarako, beste bide batzuk jorratuko ditugu", esan dute. Hileko azken barikuero egiten duten elkarretaratzea egiten jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!