Ibilgailu bati irtendako gurpilaren eraginez txirrindulari bat jausi da Iurretan

Anboto 2024ko uzt. 17a, 12:21

Iurretan gertatu da erorikoa, N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan. Anbulantzia bertaratu da eta lekuan bertan artatu ondoren, bere kabuz joan da txirrindularia.

Gaur goizean N-634 errepidean zihoan ibilgailu bati atzealdeko gurpiletako bat irten zaio, Iurreta parean. Gurpila errepidearen ertzera joan da eta bertan zihoan txirrindulariak erorikoa izan du, hankan min hartuta. Anbulantzia bertaratu da, eta erorikoa izan den tokian bertan artatu ondoren, bere kabuz joan da txirrindularia, Ertzaintzak jakin eragin duenez. 

Goizeko 10:00etan gertatu da erorikoa eta horren eraginez auto pilaketa txikia sortu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!