Ludi Ruedak eta Juan Antonio Garciak irabazi dituzte Iurretan zozkatutako 250 euroko bi bidai txartelak

Anboto 2024ko uzt. 8a, 14:14

Iurretako Udalak Dendak Bai elkartearekin batera ekainaren abiatutako Erosi Iurretan eta prestatu uda gozatzeko! kanpainaren barruan zozkatu dituzte bi bidai txartelak, bidai agentzia batean trukagarriak.

Udalak Denda Bai Durangaldeko merkatari eta ostalari elkarteagaz batera, Erosi Iurretan eta prestatu uda gozatzeko! kanpaina ipini zuen martxan ekainean. Herrian erostera eta kontsumitzera bultzatzeko helburuagaz hasitako kanpainaren bitartez hondartzareko toailak oparitu dituzte, 50 euroko erosketagatik. Gainera, bidai agentzia batean trukagarriak diren 250 euroko bi bidai txartel zozkatu dituzte. Ludi Rueda eta Juan Antonio Garcia izan dira bi zorionekoak.

Udalak hainbat urte daramatza herriko merkatari eta ostalariei bideratutako kanpaina bultzatzen. Parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!