Eguraldi eskasari aurre eginez, San Martin jaiak abiatu zituzten Iurretako Amatza auzoan atzo. Dantzarien azken entsegua ez ezik, tortilla txapelketa eta afaria izan zituzten.
Gaur trikitilarien kalejira abituatuko du eguna, 10:30ean. Auzoko dantzariek saioa eskainiko dute, 12:30ean. Eta, 15:00etan herri bazkaria egingo dute. Karta lehiaketa eta umeentzako jolasak ere antolatu dituzte.