Durangaldeko berbalagunen topalekua izango da Iurreta

Anboto 2024ko eka. 10a, 10:10

Durangoko Plateruenan 2019an egindako Mintzodromoaren irudi bat

Mintzodromoa egingo dute Ibarretxe kultur etxean, ekainaren 19an. Ekainaren 14a da izena emateko azken eguna.

Durangaldeko berbalagunen topalekua izango da Iurreta, datorren ekainaren 19an. Izan ere, Iurreta Berbaz Mintzodromoa egingo dute Ibarretxe kultur etxean. Bost laguneko taldeetan euskaldun zahar eta berriek euskaraz jarduteko aukera izango dute, 15 minuturo taldez eta gaiz aldatuta. Mintzodromoa 18:00etan hasiko da eta 19:30era arte iraungo du.

AEK-k dinamizatutako du jarduera eta bi gonbidatu berezi egongo dira topaketa girotzeko: Kristina Mardaras eta Naroa Jaio. Durangaldeko udalek sustatutako ekimenak giro atsegin batean euskaldun zahar eta berrien elkarrrizketa sustatzea du helburu. Bada, jan-edana, musika eta bertsoak egongo dira.

Mintzodromoan parte hartzeko ekainaren 14ra arte eman daiteke izena. Horretarako 688 863 736 edo 94 681 27 26 telefono zenbakietara deitu daiteke edo biblioteka@iurreta.eus helbide elektronikora idatzi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!