Goiz honetan auto baten eta kamioi baten arteko istripua gertatu da Iurretan, Ibarretxe Kultur Etxearen eta Goiurirako biribilgunearen arteko eremuan, N-634 errepidean. Oiloak zeramatzan kamioia autoa zihoan eskumako erreian sartu da, azken hau ehun bat metroan arrastaka eramanez. Bertan pertsona bat zauritu da, sorbaldan min hartuta. Larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera lekualdatu dute. Bien bitartean, kamioiak eta autoak trafikoa oztopatzen dutela eta, egoera bideratzen dabiltza Iurretako udaltzaingoa eta Ertzaintza. Une batez suhiltzaileak ere bertaratu dira. Segurtasun Sailak adierazi duenez trafikoaren joan-etorria motela da momentu honetan.