Arrozen Eguna ospatuko dute zapatuan, Iurretan

Anboto 2024ko mai. 15a, 13:56

Kultur Aniztasunaren Munduko Egunerako manifestuaren aurkezpeneko irudia.

Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko da maiatzaren 21ean. Hori aintzat hartuta Kultur Aniztasunaren Astea antolatu dute. Udalak eta herriko hainbat elkartek manifestua irakurriko dute, zapatuan. 

Arrozen Eguna ospatuko dute Iurretan, zapatuan. Kultur Aniztasunaren Astearen barruan antolatutako jaia Askondon ospatuko dute, 11:00etan hasita. Orduan isiotuko dituzte sutegiak, arroza eta cuscus platerak prestatzeko. Tea eta pastak dastatzeko aukera egongo da, eta, henna, txirikorda eta djembe danbor tailerrak ere prestatu dituzte. Gainera, arrozen lehiaketa ere egingp dute.

Bazkaltzeko elkartuko dira 14:30ean. Baina, aurretik, kozinatutako arrozak eta cus-cusa probatzeko tartea eskainiko da, eta, bazkalostean manifestuen irakurketa hasiko da. Bingo tonbola eta dantza tailerra ere antolatu dituzte.

2021eko azaroaren 24an, Iurretako Udalak Migraziorako Euskal Itunari atxikitzea erabaki zuen. Itun horrek elkarbizitzaren, elkartasunaren, erantzukidetasunaren, pluralismoaren eta giza eskubideen defentsaren eta berdintasunaren aldeko konpromiso komuna dakar, bai eta edozein arrazakeria edo diskriminazio mota baztertzearen aldekoa ere. Halaxe azaldu dute udal arduradunek. Kultur Aniztasunaren Astearen barruan hainbat ekintza antolatu dira. 

 

MAIATZAREN 18AN- ARROZEN EGUNA

  • 9:00  Elkarteak bilduko dira Askondon, azpiegiturak muntatzeko.
  • 11:00 Topaketari hasiera emango zaio, eta sutegiak jarriko dira martxan. 
  • 11:30 Tea eta pastak dastatzeko aukera.
  • 12:00 Henna, txirikorda eta Djembe danborren tailerra.
  • 13:30 Arroz eta kuskus dastaketa, euro baten truke.
  • 14:15 Arroz lehiaketa, dastatzean egindako balorazioekin
  • 14:30 Kulturarteko bazkaria 
  • 16:00 Manifestua irakurriko da.
  • 16:15 Kafea 
  • 16:30 Bingo-tombola
  • 18:30 Dantza tailerra

MAIATZAREN 20AN

  • 18:00 Zine foruma eta kafe dastaketa, Ibarretxe Kultur Etxean. Emakume migratuen eta autoktonoen topaketa. Kafe-tertulia batean parte hartu ahal izango dute, beren bizipenen testigantzekin. Aniztasunari eta inklusioari buruzko film laburrak ere proiektatuko dira.

MAIATZAREN 24AN

  • Goizean hasita graffitti mural tailerra, Maspe kalean. Irantzu Lekue artistak eta herriko hainbat emakume-taldek parte hartuko dute.

MAIATZAREN 25EAN- AFRIKA EGUNA

  • 19:00 BETTO SNAY artista (EuskalRAP), Askondon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!