Iurretako Euskal Kataforesis enpresan akordio bat lortu zuten atzo. Hartara, bertan behera geratu dira gaurko eta biharko deituriko greba deialdiak. Enpresa batzordetik azaldu dutenez, indarrean dagoen Enpresa Ituna Enpresa Lan Hitzarmen Kolektiboa bihurtzea adostu dute zuzendaritzagaz, hiru urtez indarrean egongo dena (2024tik 2026ra). Era berean, langileei soldata igoko zaie: 2024an %9; 2025ean %3,150 + aurtengo KPIaren erdia; eta 2026an %3,150 + aurtengo KPIaren beste erdia.
Eratu den mahai negoziatzailean enpresa batzordearen beste zenbait proposamen aztertzea ere adostu dute. Besteak beste, 2025eko eta 2026ko KPIak gaurkotzea ere eskatu dute, atzerapenik barik; eta baimenak gaurkotzea, plusak erregularizatzea edo lanpostuak eta mailak aztertzea.
Arriandiko industrialdean dagoen enpresan hiru greba egunera deitu zuten lan hitzarmena berriztu zedin eskatzeko. Kimika industriarako Espainiako estatuko hitzarmena izan dute orain arte, eta 2019tik ez da berriztu, LAB sindikatutik argitu dutenez. Enpresako 66 beharginetatik 61ek bat egin dute grebagaz.