[EGITARAUA] Mozorro Eguna, tortilla txapelketa eta musika, Oromiñoko sanmarkoetan

Anboto 2024ko api. 24a, 14:00

Iurretako Oromiño auzoan sanmarkoak abiatuko ditu gaur, iluntzean. Donien Atxa igota ongietorria emango die jai giroari. Ondoren, makailau errea banatuko dute bertaratzen direnen artea. 

Iurretako Oromiño auzoan jai giroan murgilduko dira gaur hasi eta domekara bitartean. Donien Atxa igotzeko elkartuko dira iluntzean eta, ondoren, makailau errea jango dute. Igel txapelketa ere prestatu dute. San Marko eguna ospatuko dute, bihar. Usadioari eutsiz, 12:00etako mezaren ondoren, herri bazkaria egingo dute auzokoek, eta, arratsaldean, briska txapelketa egingo dute. 

Asteburuari begira  ere ekitaldi sorta prestatu dute. Zapatuan Mozorro Eguna ospatuko dute eta Luhartza plaza taldeak girotuko du gau giroan. Domekarako, produktu eta artisau azoka, eta, kantu-dantza bazkaria prestatu dituzte, besteak beste. Kofradien Batzordeak antolatuta, Oromiñora joan-etorria egiteko autobusak irtengo dira Maspetik, 17:30ean, 19:30ean, 00:30ean eta 03:00etan.

APIRILAK 24

 

  • Iluntzean Donien Atxa jasotzea eta ondoren parte hartzaileentzat makailau errea. Ondoren, igel txapelketa.


APIRILAK 25 - SAN MARKO EGUNA

  • 12:00 Meza. Jarraian, herri bazkaria (izena emateko Jai Batzordean).
  • 17:00 Briska Txapelketa.

APIRILAK 26

  • 19:30 Mus Txapelketa Azkarra

APIRILAK 27 - MOZORRO EGUNA (ITALIA)

  • 11:00 Armozue eta auzotik kalejira.
  • 18:00 Maiztegi herri eskolako umeen dantza erakustaldia. Ondoren, umeentzako txokolatea.
  • 20:30 Tortill Txapelketa (partaide bakoitzak bere osagai eta beharrezko gauzak ekarri beharko ditu)
  • 20:30 Erromeria: Luhartz (afalostean erromeriak jarraituko du).
  • Gauerdian Sorpresa
  • 00:30 DJ Leire

APIRILAK 28

  • 12:00 Meza
  • Ondoren Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen emanaldia.
  • Goizean Produktu eta artisaulanen azoka eta umeentzako talo tailerra.
  • Eguerdian Kantu-dantza bazkaria, Eingo taldeagaz.
  • 17:00 Umeen jolasak
  • Jaiak amaitzeko errifaren zozketa eta Donien Atxa botatzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!