VII. Beer Azoka ospatuko dute Iurretan, apirilaren 13an

Anboto 2024ko api. 9a, 16:07

Euskal Herrian ekoiztutako askotariko artisau garagardoak dastatzeko aukera egongo da Askondon, 17:00etatik aurrera. Jatekoa ere eskainiko da Ibon Pretalanda sukaldariaren eskutik.

Artisau garagardo jaia egingo dute Iurretan, apirilaren 13an. Iurretako Beer Azokaren zazpigarren aldia ospatuko dute, eta Euskal Herrian ekoiztutako artisau garagardoa probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Garai Agro Brewery (Garai), Saltus Brewing (Murgia) eta Atala Brewing (Burlata) garagardogileak egongo dira Askondon. 

Estilo askotariiko garagardo eskainiko da. Garagardo argia, ilunagoa, IPA-k garagardo beltza... Ibon Berriozabalgoitiak azaldu duenez, "urteak aurrera egin ahala ikusi dugu denetarik eskaini behar dela". Bide horretan, aurten, Gironatik etorritako STA PAU garagardoegileen egindako garagardo garratza dastatzeko aukera ere egongo da. Azken urteetan egin dute bezala, garagardoegile guztiak batera lan egingo dute, barra komun batean. "Barraren barruan zein kanpoan giro oso polita sortzen da. Garagardoegileek aukera dute bezeroekin zuzenean berba egiteko, baina baita geure artean jarduteko ere bai. Azoka honek duen balio erantsia da nolabait", dio Berriozabalgoitiak. "Gainontzeko garagardoegileekin egoteko momentua ere bada azoka.

Zortzi txorrota

Azoka 17:00etan zabalduko dute, 17:30ean, V. IBA igel txapelketa hasiko da. Garagardo sorta zotz egingo dute, 20:00etan eta 23:30ean. Eta, 21:00etan, Alarma Morea taldeak kontzertua eskainiko du. Gainera, gauerdian azoka arte, sukaldea zabalik egongo da Ibon Petralandaren eskutik.

Zortzi txorrota jarriko dituzte eta momentu bakoitzean zein garagardo eskainiko den erakutsiko dute, arbel baten bitartez. "Dagoen jendearen eta momentuaren arabera, garagardoak aldatzen joango gara", argitu du Berriozabalgoitiak. Azoka zabalik dagoen bitartean Les Sauvajek jardungo du musika jartzen.

Sendotuz doan azoka

Iurretako Beer Azoka zazpigarren aldia izango du aurten. "Seinale ona da. Funtzionatzen duela ematen du eta indarra hartzen ari dela. Zertan hobetu genezakeen aztertzen jarraitzen dugu, eta aldaketa egiteko aukera zabalik dago", dio Berriozabalgoitiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!