Kofradien basoen kudeaketarako proposamenak bozkatuko dituzte Iurretan

Anboto 2024ko mar. 14a, 10:56
Iurretako kofradietako ordezkariak batzartuta (Argazkia: Iurretako Kofradiak)

Herriko sei kofradietan batzarrak egingo dituzte martxoaren 16an eta 17an, kofradietako basoen kudeaketarako proposamenak aurkezteko eta bozkatzeko.

Iurretako kofradietako basoen kudeaketarako proposamenak aurkeztu eta bozkatuko dituzte, martxoaren 16an eta 17an. Bakixa, Iurreta, Goiuria eta Santa Mañan bilduko dira, zapatuan. Domekan, bestalde, San Marko eta Orozketan. Bi proposamen izango dituzte bozkatzeko: Kofradietako Batzordearen proposamena batetik, eta, bestetik, Kofradixak 100x100 proposamena. Honako egun eta orduetan deitu dira batzarrak:

 

Martxoak 16an
  • Bakixa: 10:00etan, ermitan.
  • Iurreta: 12:00etan, Goiuria kulturgunea.
  • Goiuria: 17:00etan, ermitan.
  • Santa Maña: 19:00etan, Amezketako eskola zaharrean.

Martxoak 17an

  • .San Marko: 10:00etan, soziedadean
  • Orozketa: 12:00etan, eskola zaharrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!