2024ko aurrekontu parte hartzaileen prozesua hasi dute Iurretan

Anboto 2024ko mar. 3a, 12:24
Maspe kalearen eta ibaiaren artean egiten ari diren lanak.

Iurretarrek martxoaren 17ra arte egin ditzakete euren ekarpenak. Udalak 50.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetarako.

Iurretako Udalak 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua hasi du. Iurretarrek martxoaren 17ra arte dute aukera aurtengo aurrekontu proiektua hobetzeko euren proposamena egiteko. Ekarpen hopriek batu ondoren, informazio guztia aztertu eta  batzuk lehenetsiko dira. Aurten ere, udalak 50.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte-hartzaileetarako.

Parte hartzeko hainbat bide zabaldu ditu udalak, "herritar guztien irisgarritasuna eta parte-hartzea bermatzeko", ohar batean azaldu dutenez. Hartara, ekarpenak aurrez aurre egin daitezke, herriko establezimenduetan eta udal-bulego eta -eraikinetan jarritako hautestontzien bidez, jendeari arreta emateko ordutegietan. Horretaz gain, martxoaren 6an, bi teknikarik udalerriko auzoak bisitatuko dituzte, prozesuaren berri emateko eta parte-hartzea errazteko. Bestalde, www.iurreta.eus webgunearen bitartez ere parte hartu daiteke.

Aurrekontu parte hartzaileen prozesuari buruiko xehetasunak azaltzeko edo zalantzak argitzeko informazio saio bat ere antolatu dute, martxoaren 6an, Nagusien Egoitzan.

Aurrekontu urteetan hainbat proiektu gauzatu dituzte herritarren proposamenez: komun publiko bat jarri dute, bide publikoan tratamendu irristagaitzak eman dira eta Gabonetako argiztapena hobetu dute. Udaberrian, Maspe eta ibaiaren arteko eremua egokituko da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!