Iurretako garbiketa zerbitzuan bi ibilgailu erabat elektriko erabiliko dituzte

Anboto 2024ko ots. 16a, 12:50

Iurretako Udalak bi ibilgailu %100 elektriko sartu ditu garbiketa zerbitzuan. "Ibilgailu zero emisiokoak eta oso isilak" dira, azaldu dutenez, kutsadura akustikoa deuseztatzen dutenak.

Iurretako Udalak % 100 elektrikoak diren bi ibilgailu sartu ditu herriko garbiketa-zerbitzuan, "zero igorpenak dituztenak eta kutsadura akustikoa deuseztatzen dutenak", ohar batean azaldu dutenez. Modu horretan, "jasangarritasunaren aldeko konpromisoan eta apustuan" eragin gura dute. Maiatzean martxan jarritako garbiketa-zerbitzuaren kontratuan jasotako hobekuntzetako bat da ibilgailuen erosketa.

Espaloiak eta galtzadak garbitzeko ibilgailu berria eta hidrolimpiagailudun kutxa irekiko brigada-ibilgailua erosi ditu udalak, biak % 100 elektrikoak. "Horrela, kale-garbiketa ekoiraunkorra lortzen da, eta eraginkortasuna hobetzeaz gain, kutsadura akustikoa eta atmosferarako emisioak ezabatzen dira", zehaztu dutenez. Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, "ibilgailu horiek erosita, oso eraginkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak, lanean jarraitzen dugu ingurune garbiagoa eta osasungarriagoa sustatzeko eta Iurreta ingurumena zaintzeko udalerri iraunkorragoa eta konprometituagoa bihurtzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!