[ARGAZKI GALERIA] Danbor hotsek berotu dute San Sebastian eguna Iurretako Bakixa auzoan

Anboto 2024ko urt. 21a, 10:10

Iurretako Bakixa auzoan San Sebastian jaietan murgilduta daude. Bart gauerdian Bakixako Danborrak berotu zuen gau giroa.

Bakixako Danborradan, 30 bat lagun atera dira bart gauerdian. 2013an irten zen lehenengoz, eta, ordutik eutsi diote hitzorduari Iurretako auzoan, pandemia garaian izan ezik. 

Gaur ere izango dituzte ekitaldiak Bakixan. Iurretako Mikel Deuan dantza taldearen saioa haisko da 12:00etan, eta, herri bazkarian elkartuko dira, 14:30ean. Jaiak agurtzeko suziriak jaurtiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!