Iurretan gabonetan batutako dirua JAED elkarteari emango diote

Anboto 2024ko urt. 11a, 11:34
Iurretako Udalak herriko elkarteek egindako lana eskertu gura izan du (Argazkia: Iurretako Udala)

Elkartasun Azokan eta errege opil solidariarekin 2.700 euro batu dituzte Iurretan. Herritarren parte hartzea eskertu du udalak.

Iurretan gabonetan antolatutako ekitaldietan batutako diru guztia JAED elkarteari emango diote. Anderebide elkarteak antolatutuako Azoka solidariarekin eta errege-opil solidarioarekin, gutzira, 2.700 euro lortu dituzte, aurten.


Iurretako Udalak eskerrak eman dizkie askotariko ekintzetan parte hartu duten herritar guztiei, bereziki, Azoka Solidarioan gauzak emanez edo objetuak erosiz parte hartu dutenei edo errege-opil solidarioan tiketak erosi zituztenei. Era berean, herriko elkarteen lana eskertu gura izan du udalak, Gabon egunetan ez ezik, urte osoan zehar egiten dute lanagatik. "Horrela, herri parte-hartzaile, dinamiko eta integratu bat lortuko dute, gure kultura eta ohiturak mantendu eta sustatu nahi dituena, beti ere udalerriari ekarpena egiteko eta besteei laguntzeko prest", ohar batean azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!