Hiru ibilgailuren arteko istripu larria gertatu da Iurretan, Arriandi aldean

Anboto 2023ko aza. 22a, 07:47

N-634 errepidean izan da istripua, Arriandiko bidegurutzetik gertu. Momentu honetan, trafikoa txandaka bideratzen ari dira. 

Goizeko 07:00ak baino apur bat lehenago gertatu da ezbeharra. Hiru ibilgailuk elkar jo dute N-634 errepidean, Arriandiko bidegurutzetik gertu, garai bateko Maria Goretti ikastetxea zenaren parean. Segurtasun Sailak esan duenez, hiru dira zauritutako pertsonak eta larri dago euretariko bat. Suhiltzaileek autotik atera behar izan dute azken hau.

Une batez, trafikoa erabat moztuta egon da norabide bietan, eta kilometro bateko auto ilarak egon dira, alde bietara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!