Cafes Baquék Carrefourren 2023ko Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) Saria jaso du

Anboto 2023ko aza. 9a, 11:40

Elikagaien Trantsizioko Sariaren kategorian aitortu dute Cafes Baqué enpresaren lana. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ETE onenaren kategorian Bereziartua Sagardoak saritu dute.

Carrefour konpainiak 2023ko Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) Sariak eman zituen atzo. Cafés Baque enpresaren lana aitortu dute Elikagaien Trantsizioko Sariaren kategorian. Euskadiko ETE onenaren kategorian, bestalde, Bereziartua Sagardoak enpresak lortu du. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek sari banaketan parte hartu zuen, eta bi enpresa irabazleen izaera familiarra nabarmendu zuen, "enpresa irabazleek Euskadin errotutako enpresa-eredua betetzen dute, non tradizioa, espiritu ekintzailea eta berrikuntza nortasunaren ezaugarri dira".

Carrefour Enpresa Txiki eta Ertainen Sarien helburua eskualdeko eta tokiko nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainen, eta, nekazaritzako eta abeltzaintzako kooperatiben lanari balioa ematea da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!