Iurretan %2,5 igoko dituzte ibilgailuen gaineko zerga eta zenbait zerbitzuren gaineko tasak

Anboto 2023ko urr. 30a, 14:22
Iurretako udalbatzaren irudia

Udalbatzak 2024rako ordenantza fiskalak onartu ditu. Azken hiru urteetan bere horretan mantendu dituzte zerga eta tasak Iurretan.

Iurretako Udalak 2024rako ordenantza fiskalak onartu berri ditu. Azken hiru urtean zerga eta tasak izoztuta egon ondoren, datorren urtean %2,5 igoko da ibilgailuen gaineko zerga. Igoera berdina izango dute baita zenbait udal zerbitzu eta jardueragatik ordaindu beharreko tasak ere. Besteak beste, Zaborra biltzeko zerbitzuari eta estolderia garbiketari lotutako tasa, hileta-zerbitzuengatiko tasa eta hirigintza-lizentziei lotutakoa igoko dira; baita kultur tailerrak eskaintzeagatiko tasa ere. Horrekin batera, jabari publikoaren erabilerari edo aprobetxamenduari lotutako tasak igoko dira. Ahobatez onartu dute igoera.

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, "zerbitzuen kalitateari eustea da helburua. Era berean, udal kontratuen kostuen igoerari, langileen soldaten igoerari, eta, argindarraren zein gasaren kostuaren igoerari aurre egitea, besteak beste".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!