Gaba Baltza ospatzeko mozorroa janzteko elkarretaratzea eta ibilbide beldurgarria antolatu dituzte Iurretan

Anboto 2023ko urr. 26a, 08:53

Herriko hainbat eragilek antolatuta Gaba Baltza ospatuko dute Iurretan, urriaren 31n.

Gaba Baltza ospatzeko ekitaldi sorta antolatu dute Iurretako hainbat eragilek. Aurrekari moduan, postal tailerra egingo dute urriaren 29an, domekan.

Urriaren 31rako, bestalde, mozorroa janzteko hitzordua jarri dute, 18:00etan. Bakoitzak ekarritako mozorroa janzteko elkartuko dira plazan, baita aurpegia margotzeko ere. Ipuin kontaketa saioa egongo da, 19:30ean, eta, hori amaitzean, ibilbide beldurgarria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!