Txirrindulari baten eta auto baten arteko istripua izan da Iurretan, N-634an errepidean

Anboto 2023ko urr. 24a, 19:59

Istripua Goiuriarako biribilgunean gertatu da. Txirrindularia Gurutzetako ospitalera eraman dute, Ertzaintzak azaldu duenez.

Txirrindulari baten eta auto baten arteko istripua gertatu da N-634 errepidean, Iurretan. Ezbeharra 19:00etan gertatu da eta larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira. Gurutzetako ospitalera eraman dute txirrindularia, "zauri arinekin", Ertzaintzak azaldu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!