JAEDek eta udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute Iurretan "premia larrian" dauden pertsonei arreta emateko

Anboto 2023ko urr. 21a, 11:30

Iurretako Udalak 9.225 euro bideratuko ditu premia gehien dute herriko pertsona eta familiei arreta ematen laguntzeko.

Iurretako Udalak eta JAED elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute "herriko pertsona eta familia ahulenei arreta ematen laguntzeko". Hitzarmen horren bidez udalak 9.225 euroko bideratuko ditu herrian "premia larrian" dauden pertsonei arreta emateko. Ekitaldian izan dira Iñaki Totorikaguena alkatea, Zorione Fundazuri Herritartasun Batzordeko lehendakaria, Estibaliz Zurikarai JAED elkarteko lehendakaria eta Iñigo Murgoitio JAEDeko diruzaina.

JAEDek elikagaiak batzen ditu egoera ekonomiko eta sozial kritikoan dauden pertsona eta familieen artean banatzeko, eta Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko DBHko 3. mailako ikasleekin proiektu komunitario bat abiatu dute urriaren 16an. Hartara, DBHko 3. mailako 15 ikasle inguruk JAEDeko instalazioak bisitatuko dituzte, eta hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango dute: boluntarioei laguntzen die jasotako elikagaiak banatzen eta paketeak prestatzen, adibidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!