Kanpai-hotsek ezkutaturiko esanahia ezagutzeko aukera

Anboto 2023ko urr. 19a, 13:27

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kanpai-hots desberdinak bereizten jakiteko aukera eskainiko dute Iurretan. Zapatuan izango da hitzordua, 17:00etan, Aita San Migel plazan.

Kanpandorreetako kanpai-hotsak bereiztea gatx egiten zaigu gaur egun. Jakintza hori galtzen ari den arren, adinekoek oraindik gogoan dute eskuz jotako kanpai-hots bakoitzak zeren berri ematen zuen.

Bada askotariko kanpai-dei horien esanahaia ezagutzeko jarduera berezia antolatu dute Iurretan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Gainera, Iurretako kanpai nagusiaren historia ezagutzeko aukera ere egongo da Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Eñaut Aiartzaguena iurretarren eskutik. Aldekoa-Otalorak kanpaiak jo bitartean Aiartzaguenak horien esanahia azaldu du. Zapaturako jarri dute hitzordua, 17:00etan, Aita San Migel plazan. Ekitaldia tostadak janez amaituko dute. 

Iurretako Udalak lagunduta Gerediaga elkarteak antolatutako ekitaldia doakoa da, baina, aurrez izena eman behar da lekua mugatua delako. Bizkaiko foru Aldundiak egokitutako webgunean eman daiteke izena: www.ondareabizkaia.eus

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!