Jai giroa nagusi, gaur, Iurretako Amatza auzoan

Anboto 2023ko uzt. 1a, 22:59

Donien Atxa altzatuta, jai giroa nagusitu da Iurretako Amatza auzoan. Dantzarien saioa amaitu ondoren tortilla txapelketa egin dute; 12 tortillatik gora aurkeztu dituzte.

Trikitilariek abiatuko dute eguna, bihar. Auzoko dantzariek saioa eskainiko dute eta, eguerdirako herri bazkaria antolatu dute. Ondoren, karta jokoak eta umeentzako jolasak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!