Uztailaren 4a bitartean jai giroa nagusituko da Amatzan. Hala ere, oraingo honetan ez dute trikitixa jaialdirik egingo "azpiegitura handiegia delako auzo txiki batentzat", antolatzaileek azaldu dutenez.
Uztailak 1, zapatua (Mozorro Eguna)
- 18:00 Donien Atxa igotzea.
- 18:30 Dantzarien azken entsegua.
- 20:30 Tortilla txapelketa (tortilla aurkezpena).
- 21:00 Txapelketako tortillekin afaria.
Uztailak 2, domeka
- 10:30 Trikitilarien kalejira.
- 12:30 Auzoko dantzarien saioa. Amaitzerakoan, luntxa.
- 15:00 Bazkari herrikoia. Ondoren, karta lehiaketa eta umeentzako jolasak.
Uztailak 4, martitzena
- 10:30 Trikitilarien kalejira.
- 12:00 Meza nagusia. Ondoren, luntxa.