[EGITARAUA] Herri afaria eta trikiti doinuak Iurretan San Joan gaua ospatzeko

Anboto 2023ko eka. 20a, 10:22

San Joan bezperako gaua ospatzeko ekitaldi sorta antolatu du Iurretako Jai Batzordeak, barikurako. Herri afaria antolatu dute eta sua piztu baino lehen Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute festa giroa. 

Usadioari jarraituz. San Joan bezperako hitzorduari ez diote hutsik egingo Iurretan, barikluan. Iurretako Jai Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu udako solsitizioa ospatzeko.

Ekainak 23

  • 19:00 Jauziak
  • 20:00 Afari herrikoia, plazan.
  • 21:30 Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak. Iluntzea sua piztuko da. Eta ondoren, erromeriak jarraituko du.
  • 01:00 DJ Kuku

Ekainak 24

  • 22:00 Ibil Bedi. Ondoren, DJ Desi Ta Presi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!