Iurretan aurrekontu parte hartzaileen prozesua abiatu dute

Anboto 2023ko eka. 1a, 11:52
Komun publikoa ipini zuten iaz Amilburu kalean.

Herritarren proposamenak batzeko faseak ekainaren 18ra arte iraungo du. Informazio guztia aztertu ondoren, proiektuak lehenesteko tartea abiatuko da. Informazio saio bi antolatu dituzte, ekainaren 7an eta 8an. Iurretako Udalak 50.000 euroko diru-poltsa du aurrekontu parte hartzaileetarako.

Iurretako Udalak aurrekontu parte hartzaileen prozesua abiatu dute, beste behin. Lehenengo herritarren proposamenak batzeko fasea hasiko dute, ekainaren 18ra arte iraungo duena. Denbora honetan jasotako ekarpenak batu ondore, zerbitzu teknikoek aztertutuko dituzte, eta jarraian proiektuak lehenesteko tartea abiatuko da, udal arduradunek azaldu dutenez. Udalak 50.000 euroko aurrekontua lotu du aukeratutako proiektuak gauzatzeko.

Iurretarrek bi bide izango dituzte prozesuan parte hartzeko. Egun hauetan etxeetara iritsiko diren galdetegia bete ondoren, udal bulego eta eraikinetan edo herriko hainbat dendatan jarritako hautestontzi eta postontzietan utzi daitezke. Bestela, udalaren webgunean prestatutako formulario digitala erabili daiteke, udal ordezkariek argitu dutenez.

Bestalde, udalak aurrekontu parte-hartzaileei buruzko informazioa bideratzeko saio bi antolatu ditu. Ekainaren 7an, Nagusien Egoitzan gingo dute herritar guztientzako batzar irekia. Eta, hurrengo egunean, hilaren 8an, herriko auzoetara hurbilduko da pertsona bat prozesuaren berri emateko eta parte hartzea errazteko.

Aurrekontu parte hartzaileen eskutik, komun publikoa eraiki da, bide publikoan irristagaitzak diren tratamenduak jarri dira eta gabonetako argiztapen berria ipini da, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!