Auto biren arteko istripua gertatu da Iurretan

Anboto 2023ko mai. 18a, 18:14
@BomberosIurreta (Twitter)

Auto bat erdi iraulita geratu da. Ertzaintza trafikoa bideratzen dabil.

Arratsaldeko 17:30ak aldera auto biren arteko istripua gertatu da Iurretan. Auto bik elkar jo dute BI-623 errepidean, Gasteizerako norabidean, eta erdi-iraulita geratu da euretako bat. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez dute inor ospitaleratu behar izan. Uneotan, Ertzaintza trafikoa bideratzen dabil. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!