Udal eta foru hauteskundeak

Iurretako EAJk 60 konpromiso aurkeztu ditu bere hauteskunde programan

Anboto 2023ko mai. 13a, 13:00

60 konpromisoren artean, mugikortasun iraunkorra, udalerri kohesionatua lortzea, trantsizio energetikoa, berdeguneak sortzea eta iurretar guztientzat irisgarria den etxebizitza-parkea sortzea nabarmendubditu Iñaki Totorikaguena alkategaiak.

“Proiektu horietan ilusioz lan egingo dugu, orain arte azken legegintzaldietan egin dugun bezala gauzatuko ditugu, gure konpromisoak betez. Orain arte bezala, Iurreta eraldatzen eta aurrera egiten jarraitzea nahi dugu, herri kohesionatua eta inklusiboa izan dadin, denok eroso senti gaitezen”, azaldu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!