Auto batek istripua izan du Iurretako Goiuria auzoan

Anboto 2023ko api. 4a, 18:24

Iurretako BI-3341 errepidean gertatu da istripua, Goiuratik Gerediaga auzora (Abadiño) doan bidean. IbiIgailua kaltzadatik irten da, eta malda txiki batetik jausi ondoren iraulita geratu da. Autoan zihoazen hiru pertsonak artatzeko bertaratu dira larrialdi zerbitzuak. 

Istripua gertatu den lekuan daude momentu honetan larrialdi zerbitzuak, Ertzaintzak argitutakoaren arabera. Autoa arbola batzuen adarretan eutsita geratu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!