Bideondo urbanizatzeko proiektua idazten hasiko dira Iurretan

Anboto 2023ko api. 3a, 17:00

Ibarretxe kultur etxetik Olaburu kalera arteko lur eremua urbanizatuko dute.

Hiru bloketan banatuta, 87 etxebitza eraikiko dituzte, eta lur gaineko 70 aparkaleku sortzea. Espazio libreak, jolasguneak, lorategiak eta pasiatzeko tokia ere badaude aurreikusita.

Iurretako Udalak jakin eragin du "herrigunea kohesionatuko duen Bideondoko urbanizazio-proiektua" idazten hasiko direla. Iaz birpartzelazio -proiektua onartu zuten  eta urbanizazio-proiektua esleitu zuten joan zen abenduan. 

Guztira 16.864,69 metro koadro urbanizatuko dituzte, Ibarretxe kultur etxeko sarrerako biribilgunetik Olabururaino, hain zuzen. Ekipamendu soziokulturaletara bideratuko dira 2.000 metro koadro —kultur etxetik gertuen dagoen lur-zatia—, eta hiru bloketan banatuta eraikiko dituzten 87 etxebizitzek 4.000 metro koadro hartuko dituzte, udal arduradunek azaldu dutenez. Lur gaineko 70 aparkaleku ere sortuko dituzte bertan.

Gainerakoa 10.000 metro koadroan, lorategiak, jolasak (umeentzako jolasak, rokodromoa eta ur-zurrustak barne) eta paseatzeko hainbat gune egokitzeko erabiliko dituzte. "Azken batean, eremua belaunaldien arteko espazio bihurtuko da iurretar guztien erabilerarako eta gozamenerako", udal arduradunek azaldu dutenez.

Proiektua uda ostean onartzea aurreikusi dute, eta eraikitze lanak 2024an zehar hastea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!