Iurretako EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuen Dantzari auzunean antolaturiko ekitaldian. "Hamalau hautagaik osaturiko talde honek ilusio handiagaz sustatuko du aldaketa", azpimarratu zuen koalizio subiranistak
atzo egin zuen agerraldi publikoan.
"Iurretako auzoetan bizi eta bertako elkarteetan parte hartzen duten hautagaiak dira", azaldu zuten zerrendakideen inguruan. Ziortza Duñabeitia irakaslea eta LABeko delegatua izango da alkategaia.
HAUTAGAIEN ZERRENDA
- Ziortza Duñabeitia Urkiola (43 urte). Haur hezitzailea eta LABeko delegatua.
- Dario Suffardi Domínguez (42 urte). Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako teknikaria.
- Udane Zugaza-Artaza Uriondo (36 urte). Irakaslea.
- Iñako Gurritxaga Ugalde (56 urte). Eduki digitalak.
- Maier Alberdi Uria (48 urte). Ingeniaritza Mekanikoa.
- Liher Aiartzaguena Brabo (37 urte). Irakaslea.
- Gorane Aizpurua Salegi (41urte). Lorezain ofiziala eta Nekazaria.
- Patxi Gallego Ramos (46 urte). Tornero eta metalgintzaren LABeko delegatua.
- Jasone Zenikaonandia Otzerinjauregi (46 urte). Jarduera fisiko eta kirol zientzietan lizentziatua.
- Joseba Jaio Onagoitia (47 urte). Metaleko langilea. Kofradietako ordezkaria.
- Elene Uribelarrea Lizarralde (19 urte). Arkitektura teknikoko ikaslea eta gazte militantea.
- Eneko Landa Seoane (22 urte). Kirol zientzien graduko ikaslea eta gazte militantea.
- Eunate Zarrabeitia Salterain (44 urte). Irakaslea.
- Bixen Derteano Zugartaza (65 urte). Jubilatua. Iurreta txirrindulari elkarteko kidea.