Udal eta foru hauteskundeak

EAJk "esperientzia eta inplikazio handiko" hautagaitza "konprometitua" aurkeztu du Iurretan

Anboto 2023ko mar. 29a, 13:17

Iñaki Totorikaguenak errepikatuko du zerrendaburu moduan eta, azaldu duenez, "talde anitza eta konprometitua" izango du berarekin, "esperientzia eta inplikazio handiko taldea Iurreta hobetzen jarraitzeko proiektu berriekin, iurretarren bizi-kalitatea hobetuko duena".

Iurretako EAJk maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du, Iñaki Totorikagunea buru dela. Totorikaguenaren berbetan, "proiektu plural bat aurrera eramateko ilusio eta gogo handiko emakume eta gizonen talde bat aurkezten dugu, non iurretar guztiok gustura egongo garen, bere nortasunaz harro , aniztasuna eta desberdintasuna baloratzen eta errespetatzen dituen herri baten alde egiten dugulako". Gaineratu duenez, "orain arte bezala hurbiltasunez eta entzute aktiboz gobernatzea da helburua".

Hautagaien zerrenda: 

  1. Iñaki Totorikaguena Sarrionandia
  2. Zorione Fundazuri Urkidi 
  3. Oskar Koka Lorente
  4. Virginia Rodriguez Santos
  5. Joaquín Díaz Alvarez
  6. Divina Gallastegui Barrutia
  7. Jose Antonio Sagarnaga Gandiaga
  8. Arrate Orobiourrutia Cenarruzabeitia
  9. Simón Diaye Diatta
  10. Julián Gorospe Artabe
  11. Itxaso Garamendi Eguren 
  12. Ainhoa Albizuri Bernaola
  13. Arrate Olano Orbe 
  14. Iñaki Gil González
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!