Aste Santuko tailerretan izena emateko epea zabalik dago Iurretan

Anboto 2023ko mar. 20a, 10:01
Tailerrak Ibarretxe kultur etxean izango dira

Apirilaren 12tik 14ra bitartean tailerrak izango dira Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Aurtengo gaia Zirkua izango da.

Talde bi osatuko dituzte, adinaren arabera. 2014tik 2017ra bitartean jaiotako neska-mutilentzako tailerra, 10:00etatik 11:30era garatuko da. Bigarren saioa 12:00etatik 13:30era izango da, 2009tik 2013ra bitartean jaiotako gaztetxoei zuzenduta. 

Martxoaren 24ra bitartean eman daiteke izena, Ibarretxe kultur etxean edo Herritarren Arretarako Zerbitzuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!