Eguneroko objektuen atzean ezkutatzen den zientzia ikustarazteko helburuagaz osatutako erakusketa askotariko publikoa erakarri du udal arduradunen berbetan. "Maiztegi eta Orobiogoitia ikastetxeetako ikasle taldeak, Durangaldeko Mankomunitateko hirugarren adineko taldeak eta eskualdeko herritar ugarik bisitatu dute erakusketa", azaldu dutenez. Otsailaren 7tik 21era bitartean egon da ikusgai erakusketa, Amilburu kalean. Bisita gidatu bi ere egin dituzte.
Udal arduradunek jakin eragin dutenez, 250 pertsonek deskargatu dituzte infografiak eta 120 pertsonek erantzun dute erakusketa dinamizatzeko osatutako galdetegia. Parte hartzaileen %29k erantzun dute zuzen, eta guzti horien artean Etartie tokiko produktuen otzara zotz egin dute. Laura Castro izan da irabazlea.