Kirola egiteko, eta, musika eta euskara ikasteko dirulaguntzak eskatu ditzakete iurretarrek

Anboto 2023ko mar. 6a, 12:02
Durangoko udal euskaltegia.

Iurretako Udalak 21.000 euroko diru poltsa lotu du kirola egiteko, eta, musika eta euskara ikastaroak egiteko diru-laguntzetarako. Martxoaren 27ra arte egin daitezke eskaerak, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).

Iurretako Udalak kirola egiteko, eta, euskara eta musika ikastaroak egiten dituzten iurretarrentzako diru-laguntzak bideratuko ditu. Horretarako, 21.000 euroko gorde ditu udalak, eta gaur zabaldu du izena emateko epea. Martxoaren 27ra arte egongo da aukera, HAZan. 

Beste herri batzuetako udal kirol instalazioetan kirola egiten duten iurretarrek dute diru-laguntza eskatzeko aukera. Kirol azpiegitura dagoen herri horretan erroldatuta ez daudenek iaz ordaindu behar izan dutenaren arteko aldea izango da laguntzaren zenbatekoa. Udalak 10.000 euroko gorde ditu horretarako. 

Iaz musika ikastaroak egin zituzten iurretarrei diru-laguntza emateko, bestalde, 9.000 euroko gorde ditu udalak. Musika kontserbatorioa dagoen herrian erroldatutakoek ordaintzen duten tarifa eta erroldatu gabe daudenek ordaintzen dutenaren artean dagoen aldea estaliko du diru-laguntzak. Azkenik, euskara ikastaroak egiteko diru-laguntza deialdirako 2.000 euroko poltsa lotu du udalak. Iaz euskara ikastaroak egin zituzten iurretarrek jaso ahal izango dute laguntza, eta matrikulak duen kostuaren %50 berreskuratzeko aukera izango dute.

Diru-laguntza jasotzeko ikastaroa egin den ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, gutxienez dagokioen orduen %80a bete dela ziurtatzen duena. Era berean, famili-unitate osoa Iurretan erroldatua egon beharko da, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!